PENTAGRAMA

PENTAGRAMA
Powered By Blogger

jueves, 24 de noviembre de 2011

XALALA RIKI-RIKI

kaixo!!


Gaur, dutxara sartu eta abesten hasi naiz. Orduan, hauxe etorri zait burura: "abesti hau nire blogean jarriko dut". Ba ahal dakizue zein abesti den?? Hori da bai! Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Xalala riki-riki".


Hauxe da letra:


Xalala!
Riki riki!
Xalala!
Riki ri!
dutxan dardaraka
ur hotzarekin.

Hartu esponja ta xaboitu
burua busti
igurtziz garbitu
zilbor ta titi
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.
 

Bideoa ere ipiniko dizuet, abesti hau dantzatu ahal izateko!!



Kanta honekin ondo pasatzea espero dut, eta zuen seme-alabekin gaurtik aurrera dutxa hartzean gehiago disfrutatuko duzuelakoan nago!!

Ondo segi eta hurrengo sarrerarte!!!

martes, 22 de noviembre de 2011

domingo, 20 de noviembre de 2011

ongi etorria!!

kaixo eta ongi etorri nire blogera!

Blog honetan haurrentzako kantei buruzko nformazioa eskainiko dizuet.

Bloga ahal dudan guztietan berrituko dut eta zuek zerbait behar baldin baduzue, esan eta laguntzen saiatuko naiz ahal dudan kezka guztietan.

Sarrera honetan "Sorgina pirulina" kanta ezaguna ipiniko dizuet, zuek haurrekin batera abestu ahal izateko.

Besterik gabe, blog hau zuen gustukoa izatea espero dut eta sarritan bisitatzera.

BESTE BAT ARTE!