PENTAGRAMA

PENTAGRAMA
Powered By Blogger

domingo, 11 de diciembre de 2011

Kaixo berriro ere!

Gaurko sarrera honetan gorputz atalak ikasteko kanta berri bat erakutsiko dizuet. Abesti honen izenburua, "Txiki-txikia" da. Haurrek ikastoletan askotan abesten duten kanta hau gorputz atal desberdinak izendatzen ditu eta horrela zuen seme-alabek ikasi egingo dituzte.

Hona hemen abestiaren letra:


Txiki txiki txikia, ikusten naiz kalean
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko, Bi belarri entzuteko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Ahoa dastatzeko, sudurra usaintzeko,
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Eskuak ukuitzeko, bi oinak ibiltzeko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.

Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko
Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen
Txikia izanik asko maite zaitut nik.



Eskerrik asko berriro ere blog hau bisitatzeagatik.
AGUR  BESTE BAT ARTE!!
Olaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario